Ekonomia -

Jaurlaritzaren balantzea

Turismoak 'une historikoak' bizi ditu Euskadin

Bizkaian bidaiarien sarrerak zertxobait jaitsi diren arren, turistek egindako gastua eta igarotako gau-kopuruek gora egin dutela azpimarratu du Jaurlaritzak.

Turismoa Donostian
Turismoa Donostian
Turismoa goraka doa Euskadin eta 2014 koa urte historikoa izan da

4:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko turismoak "une historikoak" bizi dituela goraipatu du Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak. Bizkaian bidaiarien sarrerak zertxobait jaitsi direla onartu du, baina garrantzitsuena, bere hitzetan, egindako gastua eta igarotako gau-kopuruek gora egin dutela da.

Tapiak eta Itziar Epalza sailburuordeak EAEko turismo datuen balantzea egin dute, agerraldi batean. Horrez gain, datorren astean ateak irekiko dituen Fitur turismo azokara Jaurlaritzak eramango duen eskaintzaren berri ere eman dute.

Eustatek aste honetan bertan argitaratutako datuen arabera, iaz 2,4 milioi turista etorri zirren EAEra, aurreko urtean baino % 2,4 gehiago.

Turismoak gora egin zuen iaz Gipuzkoan eta Araban, % 4,6 eta % 5,9 hurrenez-hurren, baina Bizkaian jaitsiera txiki bat izan zen: % 0,4, alegia.

Datuak harridura sortu du Bizkaiko Foru Aldundian, iaz turista asko Lurralde horretara joan baitziren, BBK Live jaialdiak edota Saskibaloi Mundialak erakarrita.

Bizkaiko datuari garrantzia kendu dio Tapiak, garrantzitsuena igarotako gau-kopurua edota egindako gastua direla azpimarratuz. Azken datu hori % 3,5 igo zen Bizkaian 2014. urtean.

EAEko turismoa “gehiengo historikoetara” iritsi dela esan du Tapiak. 2008tik 2013ra, EAEko Barne Produktu Gordinean turismoak duen pisua % 5,3 izatetik % 5,8 izatera igaro da.

Guztira 3.809 milioi euro mugitzen ditu turismoak EAEn, 2008an baino 130 milioi gehiago.

Turista gehien erakartzen dituen lurraldea Gipuzkoa da, ondoren Araba eta, azkenik, Bizkaia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Turismoa Euskadi Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak