Ekonomia -

Aurrezki-kutxen legea

BBK: 'Jaurlaritzak planteatu bezala ez dago kutxen kontrola egiterik'

Estatuko legedian “kontrol” bat egiteko oinarririk ez dagoela uste du BBKk, baina banku fundazioen “ikuskapen sakon” bat egiteko eskumena onartzen dio Exekutiboari.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Banku fundazioen gainean ?ezaugarrien kontrola? egiteko oinarri legalik ez dagoela adierazi du gaur BBKk agiri batean. Aurrezki-kutxen eta Banku Fundazioen Lege aurreproiektuan kontrol mota hori egiteko aukera planteatu zuen Eusko Jaurlaritzak.

Aurreproiektuaren 57 orrialdeak ?sakon? aztertzen ari dela azaldu du Bizkaiko aurrezki-kutxak. Ondoren Ogasun Sailaren testuari alegazioak aurkeztuko dizkio.

Aurrezki-kutxak eta banku fundazioak arautzeko Estatuan martxan jarri duten legediaren egokitzapena dela azaldu zuen Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak aurreproiektuaren aurkezpenean.

Sailburuaren hitzetan, aurrezki-kutxekin egin bezala, banku fundazioen jarraipena eta kontrola egiteko neurri berdinak aurreikusten ditu aurreproiektuak. Hala ere, BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren Gizarte Ekintza ?bideratzeko ildo nagusiak? ezartzeko eskumena bermatzen du Gasteizko Exekutiboak aurreproiektuan, Gatzagaetxebarriak erantsi zuenez.

?Ikuskapen sakona?

BBKk, ostera, Estatuko legedian ?kontrol? bat egiteko oinarririk ez dagoela uste du, baina banku fundazioen ?ikuskapen sakon? bat egiteko eskumena onartzen dio Exekutiboari.

Hala ere, ?denbora beharko duen prozesu baten hasiera? baino ez izatea espero du Bizkaiko aurrezki-kutxak. Hiru aurrezki-kutxek egin beharreko alegazioak Jaurlaritzak kontuan hartuko dituela espero du BBKk, ?hirurek markorik egokienean lan egin ahal izateko?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Kutxabank albisteak