Ekonomia -

'Euskal Herrian TTIP-ari Ez'

Alderdiak eta gizarte eragileak, merkataritza libreko itunaren aurka

Merkataritza libreko itunak “oinarrizko eskubide garrantzitsuak mehatxupean jarriko ditu”, ELA, LAB, CCOO, UGT, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu bezalako sindikatu eta alderdiek ohartarazi dutenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta gizarte-eragileek Merkataritza eta Inbertsio Librerako Ituna ez sinatzea eskatu dute, “oinarrizko eskubide garrantzitsu asko arriskuan jarriko dituelako”. Gainera, hitzarmen horren inguruko “eztabaia politiko gardena eta demokratikoa” egitea exijitu dute.

'Euskal Herrian TTIPari EZ' izeneko manifestua aurkeztu dute Bilbon. Europar Batasunaren eta AEBen artean negoziatzen ari diren itunaren aurka ondo alderdi politikoak eta sindikatuak agertu dira: Euskadiko CCOO, ELA, LAB, Euskadiko UGT, LSB-USO, ESK, EHNE, STEE-EILAS, CNT eta CGT; EH Bildu, Ezker Anitza-IU, Podemos-Ahal Dugu, Equo Euskadi, Ezkerra eta M+J.

Hainbat gizarte eragilek ere babestu dute manifestua: Euskal Gizarte Biltzarra, RPS Errepublikanoen Federazioa, Gure Energia, Ekologistak Martxan, ATTAC, AHT Gelditu Elkarlana, Askapena, Emakumeen Bizkaiko Asanblada, Francking Ez, Hipotekak kaltetutakoen plataforma, Komite Internazionalista edo Mugarik Gabeko Ekonomialariak.

Atxikimenduak biltzen jarraitzeko webgunea ere sortu dute: www.ttipiez.eus. Horrez gain, kanpaina bat abiatu dute, aipatu itunaren inguruko informazioa herriz herri zabaltzeko. Ildo horretan, udaletxeetan eta batzar nagusietan mozioak aurkezteko asmoa iragarri dute.

Amaitzeko, apirilaren 18an mundu osoan Merkataritza Libreko Itunaren aurkako antolatuko den “mobilizazio handiarekin” bat egingo dutela jakinarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea