Ekonomia -

Gasteiz

Cablenorreko langileek informazio falta salatu dute

Gasteizko lantegiaren balizko erosleen gaineko informaziorik ez dutela azaldu dute.

Cablenorreko langileen protesta bat Gasteizen. Artxiboko irudia: EiTB
Cablenorreko langileen protesta bat Gasteizen. Artxiboko irudia: EiTB
Cablenorreko langileen protesta bat Gasteizen. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko General Cable lantegiko (Cablenor zena) 143 langilek lantegiaren balizko erosleen gaineko informazio eza salatu dute. Horien esanetan, "ezinbesteko" auzia da beren lanpostuei buruzko etorkizuna argitzeko.

Langileek kontzentrazioa egin dute igande honetan Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan, "143 kaleratze. Itxierarik ez. General Cable borreroa" lelopean, eta beren lanpostuak mantentzea eskatu dute.

Enpresako zuzendaritzak langile guztiei eragiten zien itxierako lan-erregulazioko txostena aurkeztu zuen urrian.

Gasteizko lantegia erosi nahi zutenek otsailaren 4a arteko epea zuten beren eskaintzak aurkezteko, eta lan-erregulazioko txostenaren kontsulta epea otsailaren 15era arte luzatu dute.

Langile batzordeko kide batek salmenta prozesua nola garatzen ari den argitzeko eskatu dio zuzendaritzari. Antza denez, balizko bost erosle daude.

"Gaur egun, ez daukagu horren gaineko informaziorik. Hainbat enpresek interesa erakutsi dutela diote, baina ez dakigu ez nortzuk diren, ezta zer asmo dituzten eta horiek dira gure etorkizuna zein izango den argitzeko konturik garrantzitsuenak", azaldu du.

Halaber, azaldu duenez, langile batzordea zuzendaritzarekin elkartuko da asteartean eta bilera horretan auzia argitzea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea