Ekonomia -

Merkatuak

Aenaren akzioek % 20,69 gora egin dute estreinaldian

Akzioko 70 euro ordaindu dituzte. Hasierako salneurria 58 eurokoa zen. Aenaren kapitalizazioa merkatuko arrakastatsuena izan da; izan ere, 8.700 milioi eurotik 10.500 milioikoa izatera pasa da.

Jose Manuel Vargas Aenako presidentea. Argazkia: EFE
Jose Manuel Vargas Aenako presidentea. Argazkia: EFE
Jose Manuel Vargas Aenako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burtsan debuta egin du gaur Aenak. Saioaren hasieran % 12,2 gora egin du. Amaieran % 20,69ko gorakada izan du. Horrela, akzioko 70 euro ordaindu dituzte. Hasierako salneurria 58 eurokoa zen.

Balio handitzearekin, Aenaren kapitalizazioa merkatuko arrakastatsuena izan da; izan ere, 8.700 milioi eurotik 10.500 milioikoa izatera pasa da.

Burtsako kanpaia jo eta gero, “ametsa gaur errealitate” bihurtu dela esan du Jose Manuel Vargas Aenako presidenteak. Prozesu “luze, konplexu, zail eta arrakastatsua” izan dela gaineratu du.

Enpresaren zati bat, % 28, pribatizatzea erabaki zuen Espainiako Gobernuak 2014ko ekainean, eta prozesua bukatutzat eman du gaur burtsara aterata. Akzioko 58 euroko prezioan ekin dio saioari.

Aenaren kapitalaren % 49 inbertitzaile pribatuei zabaltzea deliberatu zuen Rajoyren Gobernuak: % 28 Burtsan kokatuko du eta % 21 hiru bazkideri (Ferrovial, Corporacion Financiera Alba eta The Children's Investement Fund funts britainiarra) emango dizkio. Aenaren gainerako % 51 Estatuaren esku geratuko da.

Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak Aenaren pribatizazio partziala defendatu du gaur, eta PSOEri konpainia "zenbaki gorritan" uztea leporatu dio. Ministroak nabarmendu duenez, Estatuak horren % 51 edukita, Aenak publiko izaten jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea