Ekonomia -

Soldatak

Zenbat diru irabazten dute banku nagusietako presidenteek?

Kutxabanken presidentearen soldata igoerak hautsak harrotu ditu, eta Estatu espainiarreko zein atzerriko bankuetako buruek zenbateko soldata duten aztertu nahi izan dugu.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Zenbateko soldata dute banku garrantzitsuenetako presidenteek?

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak Gregorio Villalabeitia presidente berriaren soldata % 73 igo izanak hautsak harrotu ditu; izan ere, haren soldata 800.000 eurokoa izatera iritsi liteke 2015ean. Hala, Estatu espainiarreko eta atzerriko bankuetako buruzagiek zenbateko soldata duten aztertu nahi izan dugu.

Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko agintari nagusiak 600.000 euroko soldata gordina jasoko du 2015ean eta beste 200.000 euro gehiago jaso ditzake, baldin eta hainbat helburu betetzen baditu.

Unicaja bankuko Braulio Medelek Gregorio Villalabeitiak adina diru irabaziko du, 600.000 euro.

Jose Ignacio Gorigolzarri Bankiako buruak aurrekoek baino diru gehiago irabazten du; izan ere, 500.000 euroko soldata gordina du urtean.

Caixabankeko Isidro Fainek txiki uzten ditu aurreko zifrak 2.700.000 euroko soldatarekin.

BBVAko Francisco Gonzalezek 2013. urtean ia 2 miloi euroko soldata finkoa zuen baina gehigarriekin, 5 miloi euro pasa jaso zituen.

Bestalde, Txomin Garcia Laboral Kutxako presidentea da guztien artean gutxien irabazten duena (130.000 euro), Mondragon taldearen elkartasun printzipioan oinarrituta.

Beste herrialdeetako adibideren bat aipatzekotan, Frantziako BNP Paribaseko buruak(Jean-Laurent Bonnafe) 3.440.375 euro eskuratu zituen 2013n bere lanagatik, gehigarriak barne. Estatu Batuetako Bank of Amerikakoak,(Bryan Moynihan) berriz, 800.000 euro pasako soldata finkoa izan arren, gehigarriekin 13 miloi eta 500.000 eurotik pasa zen, dolarraren gaur egungo balioa kontuan hartuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank albisteak BBVA Laboral Kutxa albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Soldatak albisteak gaur