Ekonomia -

Fagor-CNA Group

Maiatzerako 90 langile arituko dira Arrasate eta Basauriko lantegietan

Martxoan Edesa markako termoak egiteari ekingo diote, eta maiatzean, garbigailuak egiteari.

2015erako Fagorren plan estrategikoa, martxan

1:54

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnak berriak, orain Fagor CNA Groupek, martxoan ekingo dio Basaurin Edesa markako termoak egiten, eta apirila eta maiatza artean, garbigailuen ekoizpenari helduko dio Garagartzako lantegian (Arrasate), Xabier Bengoetxea Arrasateko lantegiko arduradunak Euskadi Irratiari adierazi dionez.

Urtean 60.000 termo aterako dituzte eta 40.000 garbigailu. Hori egiteko, 90 langile hartuko ditu Fagorrek, erdi-bana Edesako termoetarako eta garbigailuetarako.

Urrian hasi ziren lanean Fagor CNA enpresan eta labeak, sukaldeko plakak, eltzeak eta berogailuak egiten ari dira. Urtea amaitzerako, 500 langile izango ditu etxetresna-enpresak eta 140 miloi euroko fakturazioa.

Aste honetan, Maroko, Txile, Txekia, Dubai eta Malasiako filialekin urteko batzarra dute Arrasaten plan estrategikoa nazioarteko sarearekin partekatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Basauriko argazkiak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Arrasate argazkiak