Ekonomia -

Mobilizazioak

CCOO: 'Greba eskubidearen aurka ari da Espainiako Gobernua'

Askatasunen eta greba-eskubidearen defentsa egunari begira (otsailak 18) sindikatuak antolatutako bi mobilizazioak aurkeztu ditu. Bilbon egingo dute bata, eta Gasteizen, bestea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisiaren aurkako “erreakzio soziala murrizteko xedearekin”, Espainiako Gobernuak “greba-eskubidea eta sindikatuen jarduerari” eraso egiten diola salatu du gaur Unai Sordo CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak.

Bilbon egindako agerraldian, askatasunen eta greba-eskubidearen defentsa egunari begira (otsailak 18) sindikatuak antolatutako bi mobilizazioak aurkeztu ditu. Bilbon egingo dute bata, eta Gasteizen, bestea.

Bilbokoa Justizia Auzitegiaren aurrean egingo dute, eta Gasteizkoa, berriz, Espainiako Gobernuaren egoitzaren aurrean.

Zigor Kodearen 315.3 artikulua eta Herri-Segurtasunerako Legea erabiliz, Rajoyren Gobernuak greba-eskubideari eraso egin diola salatu du Unai Sordok.

CCOO-Euskadiko buruak gogora ekarri du Zigor Kodearen bitartez 300 bat sindikalista zigortu dituztela dagoeneko, eta 3,5 eta 8 urte arteko espetxe-zigorra eskatu dute horientzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia