Ekonomia -

Laneko osasun zerbitzua

ELAk Mutuen Legea negoziazioaren bidez geldiaraztea eskatu du

Gainera, salatu duenez, “ez da kasualitatea”, Euskadin, Miguel Angel Lujua Confebask patronaleko presidentea Mutualiako zuzendaria ere izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusiak eta Leire Txakartegi segurtasun eta lan osasunerako arduradunak Mutualitateen Legearen inguruko balorazioa eman dute gaur goizean Bilbon.

Sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, erreforma horrek “are gehiago zabaldu du mutualitateen jardute-eremua, eta azken finean beste pauso bat izan da osasunaren sistema publikoa pribatizatzeko bidean. Absentismoaren mailak kontrolatzeko aitzakiatan, langileen baja guztien kontrola lerratzen ari da sistema publikotik mutualitateetara”.

“Orain arte osasunaren sistema publikoko pertsonal medikoak erantzuten ez bazuen, alta ez zen gauzatzen. Erreforma honetatik aurrera, bost egunetan erantzun ezean, INSSeko Ikuskaritzari esku hartzeko eskatu diezaiokete, eta derrigortuta egongo da lau egunetan erantzutera”, adierazi du.

Gainera, sindikatuaren arabera, “azken urteotan mutualitateak gero eta eskumen gehiago hartuz joan dira. Falta zaien eskumen bakarra alta medikoak ematea da; eta patronalaren betiko eskakizuna izan denez, ez dira geldituko hori ere lortu arte”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna Confebask bideoak