Ekonomia -

Erosteko eskaintza publikoa

BPI Portugalgo banketxea erosteko eskaintza egin du Caixabankek

Portugalgo laugarren banketxearen % 44ren jabe da jada Kataluniako erakundea. Akzioko 1,329 euro ordaintzeko prest dago, betiere BPIren % 50 baino gehiago eskuratu ahal badu.

Isidre Faine, Caixabanken presidentea. EFE
Isidre Faine, Caixabanken presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caixabankek BPI Portugalgo banketxearen kapital guztia Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) egin du. Gaur egun banku horren % 44,1en jabe da Kataluniako finantza-erakundea.

Esku-dirutan erosteko eskaintza egin du Caixabankek, akzioko 1,329 euroko prezioan. Hori bai, eskaintza hori gauzatzeko BPIren kapitalaren % 50 baino gehiago eskuratzea jarri du baldintza gisa, baina gaur egun akziodunek duten boto-muga kenduta (akzioen % 44ren jabe den arren, % 20 balitu moduan bozkatu behar du orain Caixabankek). Izan ere, Isidre Fainek zuzentzen duen erakundeak uste du BPIn duen boto-ahalmena bere parte-hartze ekonomikoaren araberakoa beharko lukeela.

Boto-muga hori bertan behera uzteko, akziodunen % 75ek horren alde egin beharko lukete (Caixabankek botoen % 20 balu moduan bozkatuko du bozketa horretan). 

Erosteko eskaintza 2015eko bigarren hiruhilekoan burutuko da, Portugalgo Balore Merkatuen Batzorde Nazionalak eman beharreko baimenak eman ostean.

Caixabanken asmoaren berri jaso bezain pronto, BPIren kotizazioa eten du balore-merkatua gainbegiratzeko erakundeak.

BPIk 1,7 milioi bezero ditu Portugalen, eta herrialdeko laugarren banketxea da, negozio-zifrari dagokionez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea