Ekonomia -

Krisia Grezian

Greziak gaur egingo dio kreditua luzatzeko eskaria EBri

Gobernuko iturrien arabera, 'denbora arrazoiak tarteko' eskaera ostegunera arte atzeratu dute. Tsiprasen gobernuak ez duela erreskate programa luzatzea eskatuko aurreratu du.

Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministroa. EFE
Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministroa. EFE
Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Gobernuak bihar, osteguna, egingo dio kreditua luzatzeko eskaera Europar Batasunari, hasiera batean eskaria gaur egitea aurreikusten baldin bazen ere.

Gobernu iturrien arabera, "denbora arrazoiak tarteko" eskaera ostegunera arte atzeratu dute.

Bertako hainbat hedabideek berri eman dutenez, behin Greziak bere proposamen berria aurkezten duenean euroguneko lantaldearen bilera bat deituko dute bihar eta, eskaria modu positiboan baloratuz gero, ostiralerako eurotaldearen beste bilera bat deitu dezakete.

Greziako Gobernuak diru gehiago eskatuko dio gaur Europar Batasunari (EB), astelehenean Eurotaldearen bilerak porrot egin eta gero.

Dena dela, To Vima egunkari greziarraren arabera, Tsiprasen gobernuak ez du erreskate programa luzatzea eskatuko, eta hurrengo sei hilabeteetan finantziazioa izateko negoziazioak hasi nahi ditu.

Astelehenean, Euroguneko Ekonomia ministroek ostiralera arteko epea eman zioten Greziako Gobernuari erreskatea luzatzea eskatzeko, egun indarrean dagoena otsailaren 28an bukatuko baita.

Hala ere, Yanis Varoufakis Finantza ministroak baztertu egin du egungo erreskate programa luzatzea, "arazoa baita, ez konponbidea", eta ultimatumek ez dutela inoiz ezer onik ekarri ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea