Ekonomia -

Energia

Jaurlaritzak handitu egin du Bizkaiko Gas Badian duen parte-hartzea

Gasteizko Gobernuak beste % 20 erosi du, 23,2 milioi euroren truke.

Bizkaiko Gas Badia
Bizkaiko Gas Badia
Bizkaiko Badia gas biltegiaren erdia eskuratu du Jaurlaritzak

1:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak handitu egin du Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bitartez Bizkaiko Gas Badia (BBG) plantan duen parte-hartzea. Orain, akzioen erdien jabe izango da. Beste % 50ak Enagasek izango ditu.

Bizkaiko Gas Badia birgasifikazio planta bat da, eta Zierbenan dago. Hain zuzen ere, gas bihurtzen du Bilboko Portura heltzen den erregai likidoa.

Arantza Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak eta Pilar Urrutikoetxea EEEko zuzendari nagusiak prentsaurrekoan azaldu dutenez, Jaurlaritzak 23,2 milioi euro inbertituko ditu operazio honetan.

Orain arte, BBGk hiru bazkide zituen: Enagas (% 40), Deutsche Bank (% 30) eta EEE (% 30).

Urtarrilean, alemaniarrek euren parte-hartzea saltzea erabaki zuten, eta beste bi bazkideek, lehentasuna dutenez, erostea erabaki dute.

Hemendik aurrera, Enagasek eta EEEk Bizkaia Bahia Gasen % 100 izango dute bien artean, erdibana, Jaurlaritzak beste % 20 erosi baitu, eta Enagasek % 10.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia EAE