Ekonomia -

Bilera Confebaskekin

Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren akordioak bultzatuko ditu Toñak

Ohar batean, Confebaskek azaldu du Angel Toña sailburu berriarekin bilera egin zutela atzo, patronalaren egoitza berrian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Toña Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak adostutako akordioak “bultzatzeko” konpromisoa hartu du, Confebask patronaleko arduradunekin atzo egin zuen bileran. Batzar horretan, Osalanen Plan Estrategikoan aurreikusitako neurriak martxan jartzea ere adostu zuten.

Ohar batean, Confebaskek azaldu du Angel Toña sailburu berriarekin bilera egin zutela atzo, patronalaren egoitza berrian.

Confebasketik Miguel Angel Lujua presidentea, Eduardi Arechaga zuzendari nagusia eta Jon Bilbao Pertsonaleko eta arlo juridikoko arduraduna joan ziren aipatu bilerara. Toña sailburuarekin batera, Ricardo Barkala Enplegu sailburu ordea eta Javier Losantos Enplegu zuzendaria joan ziren.

Sailburu izendatu zutenetik Confebaskekin egindako aurreneko bilera izan zen atzokoa. Besteak beste, Elkarrizketa Sozialaren Mahaian adostutako akordioak aztertu zituzten.

Horren harian, akordio horiekin “bat” egin zuen sailburuak, eta, etorkizunean hitzarmenei “bultzada” emateko konpromisoa hartu zuen. Enpleguaren alorrean martxan jarritako neurriak gertutik jarraituko dituela esan zien Toña sailburuak Confebaskeko arduradunei.

Lan-harremanen esparrua eta Euskadik bizi duen egoera “sozio-ekonomikoa” ere aztertu zuten, baita Lanbiden, Hobetuzen eta Osalanen hartutako azken erabakiak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea