Ekonomia -

Agerraldia

'Kutxabankek ez du kalte ekonomikorik izan Cabieces auziagatik'

“Eskatu ziguten atzemandako operazioa Fiskaltzara igortzeko. Ez ziguten besterik eskatu. Guk agindua bete genuen, baina ez genuen salaketarik jarri edota pertsonatzea erabaki”, gaineratu du.

Kutxabankek ez du kalte ekonomikorik izan Cabieces auzian

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Cabieces Gobernuko ordezkari ohiari egindako ordainketak Fiskaltzara igortzeko eskaera Espainiako Bankutik etorri zela azpimarratu du gaur Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidenteak. Eskaera “idatziz eta ahoz” helarazi ziotela zehaztu du.

“Esan ziguten, eskatu ziguten, atzemandako operazioa Fiskaltzara igortzeko. Ez ziguten besterik eskatu. Guk agindua bete genuen, baina ez genuen salaketarik jarri edota pertsonatzea erabaki”, gaineratu du.

Kutxabanki egindako “kalte ekonomikoa”  konpondutzat eman du Villalabeitia, eta hori izan da, gaineratu duenez, ez pertsonatzea erabakitzeko arrazoi nagusia. “Egoera honetatik urrundu behar gara, ez baitio bankuari laguntzen”.

Hala ere, Kutxabanken sinesgarritasunari kalte egin dakioken edozein mehatxuren aurrean, bankua “gorputz eta arimaz” defendatuko dutela esan du Villalabeitiak.

2014ko balantzea aurkezteko agerraldian eman ditu azalpenok Kutxabankeko presidenteak.

Atzo, Kutxabankeko ezohiko administrazio kontseiluak erabaki zuen ‘Cabieces auzian ez pertsonatzea.

Kutxabankek salaketa jarri zuen, ustez, bankuak Mario Fernandezen agintaldian Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko EAEko ordezkari ohiari egin zizkion legez kanpoko ordainketak (243.593 euro) tarteko.

Ordainketen ingurukoak aurreneko lan-egunean azaldu zizkiotela nabarmendu du Kutxabankeko presidenteak. “Edonor bezala, auditoria-espedientea irekitzea erabaki nuen”:

Une hori “oso gogorra” egin zitzaiola esan du.

Fiskaltzari ordainketa irregular horien inguruko informazioa igorri ondoren, bankuan auditoria irekitzea erabaki zuen, Europako Banku Zentralak eskatu bezala.

Orain arte, bankuak ez du irregulartasun gehiago atzeman.

Orain, epaileak erabaki beharko du auziarekin aurrera jarraitu ala ez, Fiskaltzaren akusazioak indarrean jarraitzen baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank berriak