Ekonomia -

Azterketak gaur hasi dira

8.200 hautagaik eman dute izena Jaurlaritzako lan-poltsetarako

Azterketak asteburu osoan egingo dituzte, BECen, ostiralean hasi eta igandea arte, egunero.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasi dira Eusko Jaurlaritzako bederatzi lan-poltsetan sartzeko probak. Barakaldon. 8.200 hautagaik baino gehiagok eman dute izena hautaketa prozesuan parte hartzeko.

Azterketak asteburu osoan egingo dituzte, BECen. Gaur, 15:00etan, berdintasunerako teknikariei zuzendutako proba egin dute. Bihar, zuzenbidea, arkitektura, ekonomia, epidemiologia eta hizkuntza-normalizaziorako lan-poltsen txanda izango da. Igandean, bukatzeko, itzultzaileen, adingabeen zentroetako langileen eta Administrazioko goi-mailako langileen lan-poltsetan sartu nahi duten hautagaiek egingo dituzte probak.

Hautaketa-prozesua gainditzen dutenak euskal administrazio publikoko aldi baterako funtzionario edo langile gisa hasiko dira lanean, eta maiatzean hasiko dira horretan lehenengoak.

Hautagai gehienak 30 eta 39 urteko arteko emakumezko bizkaitarrak dira, goi-mailako ikasketak eta 3. hizkuntz eskakizuna dutenak.

3.000 pertsonak eman dute izena Administrazioko goi-mailako funtzionarioen lan-poltsan sartzeko azterketa egiteko. Adingabeen zentroetan lan egiteko proba, berriz, 1.500 hautagaik egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea