Ekonomia -

Ertzaintza

Sindikatuekin bilera bat adostea eskatu dio Ernek lehendakariari

Ertzaintzaren sindikatuek manifestazio bat deitu dute datorren asteartean Bilbon. Martxak hiriburuko kaleak zeharkatuko ditu eta Sabin Etxea izango du helmuga.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren sindikatuekin bilera bat zehazteko eskatu dio Roberto Seijo ErNE sindikatuko idazkari nagusiak Iñigo Urkullu lehendakariari, Eusko Legebiltzarraren atarian egiten dituzten kontzentrazioetan sindikatuei "aurre egin" beharrean.

ErNE, Esan, ELA, Sipe eta Euspel sindikatuak mobilizazio bateratuak egiten ari dira otsailaz geroztik, lan baldintzetan hobekuntzak eskatzeko. Hala, lehendakariak eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak parte hartzen duten ekitaldi instituzionaletan protestak egiten dituzte.

Seijok azaldu duenez, Ertzaintzaren sindikatuek Eusko Legebiltzarraren atarian egiten dituzten kontzentrazioak "legezkoak dira eta horietan ez da, inoiz, irainak ezta errespetu faltarik izan".

Hori dela eta, lehendakariak kontzentrazioan parte hartzen ari direnei aurre egitea kritikatu du (birritan gertatu da hori). Ildo horretan, sindikatuekin hitz egin nahi badu, horiei hitzordua emateko eskatu du.

Horren esanetan, gai horiek mahai baten bueltan hitz egin behar dira eta, horregatik, bilera bat hitzartzeko deia egin dio. ErNEko buruak azpimarratu duenez, duela hiru aste eskutitz bat bidali zioten bilera bat eskatzeko, baina lehendakariak "uko" egin dio.

Ertzaintzaren sindikatuek manifestazioa deitu dute datorren astearterako Bilbon. Martxak Bilboko kaleak zeharkatuko ditu eta Sabin Etxean amaituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Azken albisteak Urkullu