Ekonomia -

Bartzelona

Mercabarna miatzen ari dira, zerga iruzurra egin duelakoan

Ikerketaren arabera, Bartzelonako Arrain Merkatu Nagusiko hainbat enpresak urtean 300 milioi euro inguruko fakturazioa aitortu izan dute, baina baliteke irabazien % 30 inguru ezkutatu izana.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerga Administrazioko Estatu Agentziako teknikariak eta Esquadra Mossoak Mercabarnako Arrain Merkatu Nagusia miatzen ari dira goizean goizetik, Bartzelonan. 100 milioi euro inguruko zerga iruzurra egin dutelakoan, 23 saltoki eta 10 bulego arakatzen ari dira.

Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariak esan duenez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako ehun teknikari inguru ari dira miaketa egiten, Esquadra mossoek lagunduta. Susmopean dauden enpresa gehienak Mercabarnan lan egiten duten handizkako sozietateak dira.

Ikerketaren arabera, enpresa horiek urtean 300 milioi euro inguruko fakturazioa aitortu izan dute, baina baliteke irabazien % 30 inguru ezkutatu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona bideoak