Ekonomia -

Banka Privada d'Andorra

Espainiako Bankuak Madrilgo Bankuan esku hartu du

AEBk ikerketa abiatu du Madrilgo Bankuaren jabe den BPAk (Banca Privada d'Andorra) dirua zuritu ote duen argitzeko. Horren ondorioz, Andorrako Finantza Institutu Nazionalak ere esku hartu du BPAn.

Madrilgo Bankuaren eraikina Colon plazan. Argazkia: EFE
Madrilgo Bankuaren eraikina Colon plazan. Argazkia: EFE
Madrilgo Bankuaren eraikina Colon plazan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Bankuak Madrilgo Bankuan (BPAren filiala) esku hartzea erabaki du, Andorrako Finantza Institutu Nazionalak BPAn (Banca Privada d'Andorra) esku hartzea erabaki ostean.

AEBko Altxorraren Departamentuak iragarri du ikerketa abiatu duela BPAk dirua zuritu ote duen argitzeko, eta neurriak proposatu ditu erakundearen eta talde osoaren kontra.

Horren aurrean, Andorrako Finantza Institutu Nazionalak BPAn esku hartu du, eta, ondoren, gauza bera egin du Espainiako Bankuak Madrilgo Bankuarekin, BPArena baita oso-osorik.

Erabaki hori entitatearen jarraipena ziurtatzeko hartu dutela azaldu du Espainiako Bankuak. Bestalde, Jose Luis Gracia Caceres eta Alejandro Gobernado Hernandez Espainiako Bankuko langileak kontu-hartzaile izendatu dituzte.

Espainiako Bankuaren esanetan, erabakia ez dute BPAren ahultasunagatik hartu, BPAk dirua zuritzeko araudia betetzea bermatzeko baizik.

1957

Madrilgo Bankua 1957an sortu zuten, 40.000 milioi euroko aktiboak kudeatzen ditu, eta Andorran, Luxenburgon, Panaman eta Uruguain ditu bulegoak.

Madrilgo Bankua 2011ko udan erosi zuen BPAk, Gipuzkoako Kutxari erosita. Horrela, Espainian banku lizentzia lortu zuen Andorrako lehen entitatea izan zen BPA.

Andorrako Finantza Institutu Nazioanalak BPAn esku hartzeko erabakia hartu eta gero, “barne ikerketa bat” egingo duela iragarri du BPAk, “gertakariak argitzeko, operatiboak zuzentzeko eta erantzukizunak zehazteko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea