Ekonomia -

Protestak Osakidetzan

Donostia Ospitalean itxita zeuden langileak aterarazi dituzte

Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuek deituta, Donostia Ospitalean itxialdia egiten ari ziren Osakidetzako ehun langile inguru irtenarazi ditu Ertzaintzak.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Istiluak Donostiako ospitaleko langileen itxialdian

00:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Ospitalean itxialdia egiten ari ziren Osakidetzako langileak aterarazi ditu Ertzaintzak. Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuek langileen lan-baldintzak hobetzeko deitutako mobilizazioen baitan kokatuta zegoen gaurko itxialdia.

Osakidetzako mahai sektorialean ordezkaritza duten sindikatuek 24 orduko itxialdia deitua zuten gaur goizeko hamarretatik aurrera Donostiako Ospitaleko atarian.

Hala ere, ordezkari sindikalek hedabideei kontatu dietenez, Donostia Ospitaleko zuzendaritzak ohartarazi die ataria hustu egin behar zutela.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, ertzainak 13:15ean bertaratu dira eta protesta egiten ari zirenak identifikatu eta ataritik irtenarazi dituzte.

Lekukoen esanetan, protestan parte hartzen ari zirenetako batzuk arrastaka atera dituzte, "Darpon dimisioa" oihuak egiten ari ziren bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Donostia argazkiak Ertzaintza Donostia Unibertsitate Ospitalea Gaurko albisteak Gipuzkoa Grebak gaur Lana albisteak