Ekonomia -

Zor publikoa

Urkullu: 'Zor publikoa uste baino lehenago hasi gara murrizten'

Lehendakariak adierazi duenez, lehen aldiz 2009. urtetik, "Euskadiko zor publikoa murrizten hasi gara". Halaber, 2017an zero defizita lortzeko konpromisoa berretsi du.

Urkullu, EAJk antolatutako Gipuzkoa Forum ekimenean. Argazkia: EiTB
Urkullu, EAJk antolatutako Gipuzkoa Forum ekimenean. Argazkia: EiTB
Euskadik zor publikoa gutxitzea lortu du, lehendakariaren esanetan

1:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu duenez, 2009. urtetik lehen aldiz, "zor publikoaren joerak buelta eman du aurten, eta txikiagotzen hasi da". Halaber, "2017an zero defizita lortzeko egonkortze fiskalarekin konprometituta" dagoela iragarri du.

EAJk antolatutako Gipuzkoa Forum ekimenean izan da Urkullu. 'Nola imajinatzen duzu etorkizuneko Gipuzkoa?' izenburuko topaketa horretan, beste jeltzale batzuk izan dira, tartean, Markel Olano Gipuzkoako Aldundirako hautagaia, eta Eneko Goia Donostiako alkatetzarako hautagaia. Pedro Miguel Etxenike Asturiaseko Printze saridunak hitzaldia eskaini du.

BPGren hazkundea

Lehendakariak azaldu duenez, "isiltasunak lagun, Jaurlaritzak bitartekaritza-lan handia egin du, enpresak eta sare ekonomikoak suspertzeko". "Itxaropen handiagorekin etorkizunari begiratzeko arrazoiak daude", adierazi du Urkulluk, "eta konfiantzarako eta ilusioa izateko datuak ere badaude".

Urkulluk gogoratu duenez, 2014ko BPG % 1,2 hazi da Euskadin; industriak, berriz, % 1 egin du gora, eta esportazioak, ordea, % 4,3 handitu dira (Euskadin izan diren turista kopurua eta hemen gaua eman duten kopurua ere igo dira).

Lanaldiaren osoko enplegu garbia % 0,3 bakarrik igo da. Horren harian, Urkulluk esan duenez, "gutxi da, eta egonkortasun txikikoa, baina krisiaren hasieratik gertatzen den lehen aldia da".

"Errealismoan oinarritutako Eusko Jaurlaritzaren zorroztasunari eta kudeaketa onari esker, Euskadiko zorraren joerari buelta ematen lortu dugu, inbertitzaileei eta merkatuei helarazteko herrialde serioa garela", nabarmendu du.

Hazkunde inteligentea

Bestalde, "2017an zero defizita lortzeko egonkortze fiskalarekin konprometituta" daudela iragarri du lehendakariak. "Oso lan handia izango da, baina nazioarteko mailan eskaini behar dugun seriotasun eta zorroztasun irudi horrekin konprometituta gaude", gaineratu du.

Bestalde, "enpresa pribatuen eta kudeaketa itunduaren arteko lidergoaren alde" egin du lehendakariak. Gainera, Goiari eta Olanori babes osoa eman die, "Gipuzkoako garapenaren eta hazkunde inteligentearen alde lan egin dezaten".

Amaitzeko, berrikuntza eta gazteen enplegua defendatu ditu, "gure herrialdearen etorkizunerako oinarri eta euskal ekonomiaren motorra direlako", eta enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza ezartzearen alde azaldu da, baita enpresak nazioarteko bihurtzea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa BPGd