Ekonomia -

2014ko azken hiruhilekoa

EAEko lan-kostua Estatuko handiena da oraindik

Nafarroa hirugarren tokian dago, EAE eta Madril atzetik. Lan-kostua 3.132 eurokoa da EAEn, Estatuko batez bestekoa baino ia 500 euro gehiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen lan-kostua Estatuko altuena da, nahiz eta iazko azken hiruhilekoan % 1,6 jaitsi. Langileko 3.123 euroan dago, Estatuko batez bestekoa baino ia 500 euro gehiago. Nafarroan, berriz, lan-kostua 2.837 eurokoa izan zen, autonomia erkidegoetako lan-kostuen artean hirugarren handiena.

Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur argitaratutako datuen arabera, Euskadi da lan-kostu altuena duen erkidegoa (3.132 euro langileko). Zerrendan, jarraian, Madril (3.089), Nafarroa (2.837) eta Katalunia (2.754) daude.

Estatu mailan, langileko lan-kostua hilean, batez beste, 2.638 eurokoa izan zen 2014ko azken hiruhilekoan, aurreko urteko epe berean baino % 0,5 txikiagoa.

Gastu horretatik, soldata-kostua (oinarrizko soldata, gehigarriak, ordu estrak eta atzerapenak direla eta egindako ordainketak, gordinik) 2.393 eurokoa izan zen EAEn, aurreko urtean baino % 0,7 gutxiago. Soldata-kostua, orduko, beraz, 18,94 eurokoa izan zen (15,35 eurokoa, Estatuan).

2014ko azken hiruhilekoan, lan-kostuek behera egin zuten zortzi erkidegotan. Beherakada handiena Gaztela eta Leonen (-%3), Katalunian (-%2,3) eta Valentzian (-%2,1) izan zen. Kontrako muturrean, berriz, lan-kostuek Kantabrian (%4) eta Balearretan (%3,7) egin zuten gora gehien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Ekonomia