Ekonomia -

Lanbide

Jaurlaritzak 43 milioi euro erabiliko ditu enplegua sustatzeko

Behar gehien duten taldeei zuzenduta egongo dira diru-laguntzak, eta batez ere ezgaitasunen bat dutenak eta gazteak izango dira Lanbidek emango dituen laguntzen jomuga.

Angel Toña
Angel Toña
Eusko Jaurlaritzak 43 milioi euro erabiliko ditu enplegua sustatzeko

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 43,2 milioi euro bideratuko ditu aurten beharrizan handiena duten taldeen enplegua sustatzeko. Hala jakinarazi dute, gaur,  Gasteizen, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Adolfo Alustiza Lanbideko zuzendari nagusiak.

Lanbideko kontseiluak urte honetarako onartu dituen ekintzak aurkeztu dituzte. Plangintzan, besteak beste, enplegua sustatzeko programak, prestakuntza planak eta Diru Sarrerak Osatzeko Errentaren eta Etxebizitzatarako Prestazio Osagarrien kudeaketa daude jasota.

Toñaren iritziz, enplegua da "premiazkoena eta garrantzitsuena, pertsona baten komunitateko integrazio eta partaidetzarako funtsezko elementua baita". Horregatik, 2015eko Lanbideren programazioak "pertsonak ditu oinarri, bereziki enplegurik ez dutenak eta gizarteratzeko edo laneratzeko zailtasun handiena dutenak".

Lanbideko kontseiluak, 2015eko Plan Operatiboaz gain, laguntzen sei deialdi ere onartu ditu enplegua sustatzeko asmoz; guztira, 43,2 milioi euro bideratuko ditu deialdiotara.

Ezintasunen bat duten pertsonentzako enplegua sustatzeko, 500.000 euro emango dituzte diru-laguntza bidez, eta laneratzeko enpresak sortzen eta mantentzen laguntzeko, berriz, 8,40 milioi euro.

Ezintasunen bat duten pertsonak enplegu-zentro berezien bitartez laneratzeko laguntzen deialdiaren bidez, 26,5 milioi euro banatuko dira, eta familia bizitza eta lana uztartzeko laguntzen deialdiaren bidez, 2.200.000 euro.

Gainera, langabezia-saria jasotzen duten pertsonei Gizarte Segurantzaren kuotak ordainketa bakarrean ordaintzeko deialdiaren laguntzak 500.000 eurokoak izango dira, eta, azkenik, Lehen Aukera Programaren laguntzen deialdiak 4,99 milioi euro banatuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Lanbide berriak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Laguntza publikoak