Ekonomia -

2015eko datuak

Espainiako Bankuak 8 hamarren igo du hazkunde aurreikuspena

Hain zuzen ere, aurten Espainiako ekonomia % 2,8 haziko dela kalkulatu du erakundeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Bankuak zortzi hamarren hobetu du 2015erako hazkunde aurreikuspena, % 2,8raino, hain zuzen ere. Aurtengo lehen hiruhilekoan, ekonomia % 0,8 hazi da, aurreko hiru hilabeteko datuekin alderatuta, eta % 2,5, iazko datuekin alderatuta.

Erakundearen martxoko txostenaren arabera, kontsumo eta barne gastu datuek hobera egin dutelako handitu dute hazkunde aurreikuspena.

Bestalde, Espainiako Bankuak kalkulatu duenez, aurtengo langabezia tasa % 22,2koa izango da, eta 2016koa, % 20,5ekoa.

Gainera, administrazio publikoen defizita % 5,5ean kokatu zen iazko amaieran; hots, Espainiako Gobernuak ezarritako mugen barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea