Ekonomia -

Laminaciones Arregui

Celsa Atlanticeko enpresa-batzordeak itxialdia hasi du

Celsa Atlantic (Laminaciones Arregui zaharra) enpresako zuzendaritzak lan-erregulazio txosten berriarekin “Auzitegi Gorenaren epaiaren gainetik pasa” nahi duela uste du enpresa-batzordeak.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Celsa Atlanticeko (Laminaciones Arregui zaharra) enpresa-batzordeak itxialdia hasi du gaur lan-erregulazio txosten berriaren aurka protesta egiteko. Itxialdia manifestazio batekin bukatuko dute datorren ostiralean. Gasteizko eta Urbinako (Araba) lantegietan 84 behargin kaleratzeko txosten berri bat aurkeztu du zuzendaritzak.

Enpresa-batzordearen hitzetan, txosten berria ?gatazkaren hasierara itzultzeko zuzendaritzaren saiakera? da. Lan gatazka 2012an hasi zen 352 langile kaleratzeko lan-erregulazio txosten batekin.

Orduz geroztik langileek mobilizazio, greba eta salaketa judizial ugari aurrera eraman dituzte. 2014an auzitegiek kaleratzeak baliogabe utzi zituzten eta beharginak berriz kontratatu behar zituztela ebatzi zuten.

Celsako zuzendaritzak lan-erregulazio txosten berriarekin ?Gorenaren epaiaren gainetik pasa? nahi duela esan du enpresa-batzordeak agiri batean.

?Enpresa negoziatzera behartzeko? mobilizazioaren aldeko apustua egin du langileen ordezkaritzak, ?amaiera adostu batera? heltzeko modu bakarra delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Araba Gasteiz albisteak