Ekonomia -

200 hegazkin-motor

ITP enpresa, Rolls-Royceri inoiz egindako eskaririk handienean

Euskal enpresak 1.472 milioi dolar inguru jasoko ditu egin dioten eskariagatik.

Beharginak, IPTren instalazioetan, hegazkin baten turbinarekin lanean. Irudia: ITP
Beharginak, IPTren instalazioetan, hegazkin baten turbinarekin lanean. Irudia: ITP
Beharginak, IPTren instalazioetan, hegazkin baten turbinarekin lanean. Irudia: ITP

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria de Turbo Propulsores (ITP) enpresak 200 hegazkin-motor egingo ditu Emirates hegazkin-konpainiarentzat eta, hala, 1.472 milioi dolar jasoko ditu, Rolls-Royce kideak inoiz jasotako eskaririk handienagatik.

"Albiste garrantzitsua da Espainiarentzat eta, bereziki, ITPk Euskadin dituen lantegientzat", esan du Ignacio Mataix enpresako zuzendari nagusiak ohar baten bidez.

ITPk Zamudion du egoitza nagusia eta, zehaztu duenez, Emirates hegazkin-konpainiak 200 Trent 900 motor eskatu dizkio Rolls-Royceri 50 Airbus A380 hegazkin egiteko.

Euskal enpresak presio txikiko turbina diseinatu, ekoitzi eta muntatuko du, Zamudioko lantegian eta Estatuko gainerako plantetan.

Eskariari esker, 1.472 milio dolar inguru jasoko ditu ITPk. Euskal enpresa Rolls-Royceren kide nagusia da motorren alorrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Ekonomia 2024