Ekonomia -

Lan gatazka

Grebaren jarraipena % 7,3koa izan da, Osakidetzaren arabera

Osakidetzako zuzendari nagusiak azaldu duenez, jarraipena ia % 9koa izan da Bizkaian, % 5,7koa Gipuzkoan eta % 5,3koa Araban.

Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzako sindikatuek gaurko eta biharko deitutako grebaren jarraipena % 7,3koa izan da zuzendaritzaren arabera. Dena den, jarraipena handiagoa izan omen da Bizkaian (ia % 9), Gipuzkoan (% 5,7) eta Araban baino (%5,3).

Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak eta Jose Maria Armentia Giza Baliabideetako zuzendariak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Osakidetzaren Gasteizko egoitza nagusian, grebak lehen orduetan izandako jarraipenaren berri emateko.

Azaldu dutenez, grebaren jarraipena % 7,3koa izan da. Etxeberriaren esanetan, zifra horrek "argi" erakusten du Osakidetzako profesionalek osasun sistemarekin eta gaixoekin duten konpromisoa "sindikatuak egiten ari diren presioaren eta Osakidetzan ezarri nahi duten alarma sozialaren" gainetik dagoela.

Zuzendaritzaren arabera, "normaltasuna" da nagusi osasun zentroetan, bai lehen mailako arreta zerbitzuetan eta baita ospitaleetan ere.

Gaueko eta goizeko txandan lan egin behar zuten beharginetatik 1.356k greba egin dute eta 18.752k, berriz, lan egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Grebak gaur