Ekonomia -

Lan gatazka

Sindikatuek 'elkarrizketa' eskatu diote Osakidetzari bigarren egunean

Osakidetzako Zuzendaritzak arratsaldean kaleratutako datuen arabera, grebak hiru txandetan izan duen jarraipena 8,8%koa izan da.

Manifestazioa
Manifestazioa
'Normaltasuna' Osakidetzako lehen greba egunean

1:33

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren greba eguna izan dute jarraian gaur Osakidetzan, sindikatuek deituta. Langileek bi eguneko greba orokorra abiatu zuten asteazken gauean, SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, lan baldintzak hobetzea eta murrizketak amaitzea eskatzeko. Gaueko 22:00etan amaituko da greba deialdia.

Negoziazioekin ez hastekotan, protesta eta greba-egun gehiago deituko dituztela ohartarazi diote sindikatuek OSakidetzako zuzendaritzari. Jaurlaritzak, bien bitartean, gaurko grebaren jarraipena % 9,4ean zenbatu du.

Atzo, Osakidetzako sindikatuek positibotzat jo zuten osasun zentroetan deitutako lehen greba egunaren jarraipena.

Encarna de la Maza Satseko arduradunak azaldu zuenez, grebaren jarraipena "positiboa" izan zen, baina ez zuen zifrarik eman nahi izan. Osakidetzako Zuzendaritzaren arabera, grebaren jarraipena % 7,3koa izan zen atzo.

Osakidetzako Zuzendaritzak arratsaldean kaleratutako datuen arabera, grebak hiru txandetan izan duen jarraipena 8,8%koa izan da.

Hala, hiru txandetan lan egin behar zuten 24.296 pertsonetatik, 22.167 beren lanpostuetara joan dira eta 2.129 berriz, ez. Gaur, parte hartzea atzokoa baino altuagoa izan bada ere  (atzo %7(e)koa izan zen), pasa den hilabeteotakoa baino baxuagoa izan da.

Bizkaian, jarraipena % 10,9koa izan da. Gipuzkoan, berriz, langileen % 6,8 ez dira lanera joan eta Araban jarraipena % 5,4koa izan da.

Osakidetzako Zuzendaritzak arratsaldean berriro ere gogoratu duenez, “Osakidetzako profesionalen erantzukizunari esker, gaur ere, normaltasunez lan egiteko aukera izan dugu. Osakidetzako profesionalek aintzat hartu dute sindikatuei egin diegun eskaintza eta lana egitera etorri dira. Aintzat hartu dute benetako eskaintza bat delako, hobekuntza zehatzekin eta mahai gainean jarraitzen duela adierazi nahi dugu”.

Zerbitzu minimoak

Zerbitzu minimoak “gehiegizkoak” direla salatu zuten atzo sindikatuek. Osakidetzak erantzun du azken 15 urteetan ezarritako “berdinak” direla. “Asteburu bati dagokion zerbitzua da”, gaineratu dute Osakidetzatik.

Sindikatuei “elkarrizketarako” deia luzatu die. “Herritarrek errespetua merezi dute, eta Osakidetza publiko eta kalitatezkoa izaten jarraitu”.

Bigarren greba egunean, ELA, LAB, CCOO, UGT, Satse, ESK eta SME-FFHH sindikatuek manifestazio bat egin dute Bilbon, Arriaga Antzokitik Osasun Sailaren egoitzara. Bertan elkarretaratzea egin dute, eta, ohiuka, Jon Darpon sailburuaren dimisioa eskatu dute.

Langileen parte-hartzea ere baloratu dute, baina ez dute daturik eman. Basurtun, Galdakaon eta Txagorritxun, lan-ikuskaritza eskatu dute langileek gaur goizean, “zentro horietan grebarako eskubidea urratu den” argitzeko.

Darpon: 'Sindikatuentzat, ezer ez da nahikoa'

Jon Darpon Osasun sailburuak esan duenez, bere sailak "proposamen esanguratsuak" jarri ditu mahai gainean, osasun publikoko langileen baldintzak hobetzeko, baina, bere hitzetan, sindikatuentzat "ezer ez dira nahikoa". Sailburuak nabarmendu du hitz egiteko prest daudela.

Legebiltzarreko Kontrol Saioan  Carmelo Barriok (PP) eta Blanca Roncal (PSE) legebiltzarkideek Osakidetzako lanuzteei buruz egindako galderei erantzun die Darponek.

Sailburuak uste du lan gatazka hau ez dagoela "justifikatuta" eta lanuzteak ere ez direla "zentzuzkoak". Darponen iritzian, grebak mobilizaziorako aukeretan "azkena" izan beharko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak ELA albisteak LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea CCOO UGT azken ordukoa ESK sindikatuaren azken ordukoa