Ekonomia -

EAE-ko ekonomia

2015a 'urte ona' izango dela uste du Confebaskek

Aurten enpleguak ere hobera egingo duela adierazi du EAEko patronalak.

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EFE
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EFE
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentearen ustez, 2015a "urte ona" izango da EAEko ekonomiarentzat, hazkundea % 2tik gorakoa izango baita. Horregatik, enplegua "berreskuratu" egingo dela aurreratu du.

Onda Vasca irrati katean eskainitako elkarrizketan, "urte askoan" albiste ekonomiko txarrak gertatu direla esan du Lujuak. "Iazko amaiera eta aurtengo hasiera, baina, itxaropentsuak izan dira", gaineratu du.

"Urte amaieran, aurreikuspena % 2tik gorakoa izango dela uste dugu; guk maiatzaren 20an emango ditugu gure aurreikuspen ofizialak, baina urte ona izango da euskal ekonomiarentzat eta enpleguarentzat", azaldu du.

EAEko patronalaren esanetan, 2007a baino lehen, hazkundea % 4koa izan zen, batez beste, 15 urtez. "Hazkunde hori ez du inork espero orain, baina, % 2-3koa bada, Espainiako eta EAEko ekonomiak suspertu egongo dira, eta, ondorioz, enplegua ere berreskuratuko dugu", esan du.

Lujuak ohartarazi du ahaztu egin behar direla "iraganeko hazkundeak", eta orain "egonkorragoak" izan behar dutela.

Bestalde, industriaren sektorean lanpostuak egonkorragoak eta kalitate handiagokoak badira ere, oraindik sektoreko enplegu datuek ez dutela hobera egin aitortu du Confebaskeko buruak. Izan ere, industriak mendekotasun handia du Europako egoerarekin, eta kontinentearen hazkunde ekonomikoa txikiagoa da; % 1ekoa, gutxi gorabehera.

"Espainiaren hazkundea % 3koa izango da, Alemaniakoa baino handiagoa; Alemaniak ekoizpen ahalmena berreskuratu arte, horren hazkundea txikiagoa izango da, eta berdin gertatuko da Frantzian. EAEko industriak lotura handia du Europarekin", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia berriak