Ekonomia -

Mahaitzaren Lehena

Langileen estatutu berri bat aldarrikatu du PSE-EEk

Euskadiko sozialistek CCOO eta UGT sindikatuek Bilbon egindako Maiatzaren Leheneko manifestazioarekin bat egin dute.

Krisialdirako beste irtenbide ezberdin bat aldarrikatu du PSEk

0:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Protagonismoa hitzarmen kolektiboari, sindikatuei eta langileen eskubideei itzuliko dien langileen estatutu berria aldarrikatu du gaur Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak.

Euskadiko sozialistek CCOO eta UGT sindikatuek Bilbon egindako Maiatzaren Leheneko manifestazioan hartu dute parte. “Aurten ere, sozialistok CCOO eta UGTko kideekin bizi nahi dugu Maiatzaren Lehena, krisitik ateratzeko beste irtenbide bat dagoela aldarrikatzeko”.

“Egia da lelorik gabeko manifestazioa dela, baina leloa denon ahotan dago; alegia, beste irtenbide bat behar dugula, eta, irtenbide hori lortzea posible dela”, azpimarratu du.

“Egunero entzuten ditugu Urkullu eta Rajoy krisitik ateratzen ari garela esaten. Baina, egia dena da gero eta pertsona gehiago lanik gabe daudela eta prekarietatea handituz doala. 50tik gorakoentzat ia ezinezkoa da lan bat aurkitzea, eta dagoen enplegu bakarra eskubiderik gabekoa edota prekarioa da”, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea Euskal sozialistak