Ekonomia -

Lan gatazka

Correoseko langileen % 85ek greba egin dute, sindikatuen arabera

Bestalde, lanuztearen jarraipena % 25,7koa izan dela ziurtatu du Correosek. Azken bost urteetan 15.500 lanpostu deuseztatu dituztela salatu dute CCOO, UGT eta CSI-F sindikatuek.

Correoseko langileen protestetako bat, Bilbon. Irudia: EiTB
Correoseko langileen protestetako bat, Bilbon. Irudia: EiTB
Langileen % 80k bat egin du postetxean izandako huelgarekin

1:16

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Correoseko lan hitzarmenaren negoziazioen aurka protesta egiteko deituriko greba langileen % 85ek egin dutela azaldu dute gaur sindikatuek. Corresek, ostera, protestaren jarraipena % 25,7koa izan dela esan du.

CCOO, UGT eta CSI-F sindikatuek greba deitu dute eta Correoseko 50.000 langile baino gehiago lanuztera deituta zeuden. Gaurko greba iragan asteazkeneko lanuzte partzialen ostean heldu da.

Azken bost urteetan 15.500 lanpostu eta konpainia deuseztatu dituztela salatu dute sindikatuek. Grebaren jarraipena “masiboa” izan dela diote sindikatuek, eta “bestaldera begiratzeari uzteko” eskatu diete enpresa publikoaren agintariei.

Bestalde, eguneko txandan langileen % 26k greba egin dutela azaldu dute Correoseko iturriek. Greba eskubidea errespetatzen dutela ziurtatu dute, baina protestarekin bat ez egitea erabaki dutenen lan egiteko eskubidea errespetatzeko eskatu dute.

Istilu larririk gabe

Ez da istilu larririk izan, baina, iturri berdinen arabera, zentro batzuetan langileak daramatzaten autobusen sarrera eta banaketen irteera oztopatu dituzte piketeek.

Elkarrizketa zabalik mantentzearen aldeko apustua egin du enpresa publikoak. Murrizketak “kaleratzerik eta neurri traumatikorik” gabe egin dituztela defendatu du enpresak.

Greba-eguna CCOOk, UGTk, CSI-Fk eta Sindicato Libre sindikatuak eratutako mobilizazio egutegiko protestetako bat da. Azaldu dutenez, posta zerbitzuko langile publikoen hitzarmenaren negoziazioak "blokeatuta" daudelako deitu dituzte mobilizaziook.

Izan ere, egutegiko lehen mobilizazioa aurreko ostiralean egin zuten, bi orduko lanuztearekin. Correosen arabera, % 8,33ko jarraipena izan zuen ekintzak; sindikatuen esanetan, aldiz, % 90koa.

Posta bidez bozkatzeko epea

Astelehen honetako greba-eguna maiatzaren 24ko hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko epea zabalduko zaio hautesleriari. Astelehen honetan hasi eta 20ra arte izango dute botoa emateko, Correoseko web gunean agertzen denez.

Horrela, mobilizazioen egutegia bozkatzeko epe horretan beteko dute, protestak maiatzaren 22ra arte egingo baitituzte.

Zehatz-mehatz, beste bi greba egun deitu dituzte, maiatzaren 15erako eta 22rako. Madrilen kasuan, maiatzaren 15ean egin beharrean, 14ean egingo dute, jaieguna delako.

Gainerako lanuzteak maiatzaren 14 eta 21erako deituta daude. Berriz ere, Madrilen kasuan, 13ra aurreratu dute, hurrengo egunean greba dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Euskal sindikatuak CCOO UGT Lan gatazkak Correosen bulegoak