Ekonomia -

Nafarroan

Margallok 'albiste onak' iragarri ditu automobilgintza sektorerako

Hala ere, ez du zehaztu zein izango den albiste horien edukia. Ministroak azpimarratu du garraio azpiegiturak ia eginda daudela Estatuan, eta "ordaintzea" bakarrik geratzen dela.

Jose Manuel Garcia Margallo Espainiako Atzerri ministroa. Foto: Efe
Jose Manuel Garcia Margallo Espainiako Atzerri ministroa.
Jose Manuel Garcia Margallo Espainiako Atzerri ministroa. Foto: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Garcia Margallo Espainiako Atzerri ministroak Iruñean iragarri duenez, "albiste onak" egongo dira automobilgintza sektorean, baina ez du datu gehiago eman. Bestalde, energia berriztagarrien sektorearen garrantzia goraipatu du.

Garcia Margallo Ekonomia Nazioartekotzeko Nafarroako Foroan egon da gaur goizean, eta gasaren sektoreak irekitzen dituen ateak azpimarratu ditu, "Espainia lehenengo aldiz esportazio plataforma bat" izan daitekeelako, "inportazioarena izan beharrean".

Era berean, Espainiako Estatuak garraio eta azpiegitura alorrean duen indarra aipatu du, guztia "ia amaituta" dagoelako, eta "ordaintzea bakarrik falta da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Nafarroa gaur