Ekonomia -

Lan Eskaintza Publikoa

Sindikatuak: 'Osakidetza asmo txarrarekin negoziatzen ari da'

SATSE, ELA, SME, CCOO eta UGTren hitzetan, “lan eskaintza publikoaren azterketa zorrotza egin ahal izateko funtsezko informazioa ezkutatzen jarraitzen du” Osakidetzak.

Osakidetzako greba. Artxiboko irudia: EFE
Osakidetzako greba. Artxiboko irudia: EFE
Osakidetzako greba. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzako zuzendaritza “asmo txarrarekin” negoziatzen ari dela salatu dute gaur sindikatuek; izan ere, iragan osteguneko bileran eztabaidatutakoa aztertzeko denborarik eman gabe beste bilera batera deitu du astearte honetan.

Iragan ostegunean bi aldeek ez zituzten jarrerak hurbildu. Lan eskaintza publikoari buruzko “funtsezko informazioa eman gabe” zuzendaritzak mahaia berriro deitu duela kritikatu dute SATSE, ELA, SME, CCOO eta UGT sindikatuek agiri bateratu batean.

Bestalde, bileran parte hartuko ez duela iragarri du LABek. Lan eskaintza publikoaren “benetako” negoziazio bat eskatu du sindikatu abertzaleak. Lan eskaintzaren “inposatzea” salatu du LABek agiri batean. “Gezurrezko” negoziazio horretan parte hartuko ez duela iragarri du sindikatuak; izan ere, lanpostuen kopurua “ukitzen ez duen” gai-zerrenda bat “inposatzen” dute.

Eztabaida irekia

“Mahaian ordezkaritza dugun sindikatu guztiek eztabaida ireki bat aldarrikatzen dugu; lanaldiaz, ordezkapenez, lan eskaintza publikoaren lanpostu kopuruaz eta Garapen Profesionalaz hitz egin nahi dugu. Hala ere, Osakidetzak lan eskaintza publikoari buruzko eztabaida tekniko bat inposatu nahi du beste behin ere”, adierazi dute agiri bateratuan.

Sindikatuen ahotan, “lan eskaintza publikoaren azterketa zorrotza egin ahal izateko funtsezko informazioa ezkutatzen jarraitzen du” Osakidetzak; izan ere, “lanpostu kopuruaren berri ez du ematen”.

“Osakidetzaren asmo txarra erabatekoa da negoziazioan. Iragan asteko bileran dokumentazio ugari entregatu zuen eta sindikatuek nekez aztertu ahal izan dugu. Dokumentazio guzti hori aztertzeko denbora nahikorik gabe mahai berri bat deitu du orain”, azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak