Ekonomia -

Enplegurako III Akordioa

2015ean soldatak % 1 igotzea adostu dute patronalak eta sindikatuek

Aldeek beste bilera bat egingo dute gaur, astelehenean adostutako ituna ixteko. 2016an soldatak % 1,5 igotzea aurreikusi dute.

Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiak. EFE
Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiak. EFE
Soldata igoeren inguruko akodioa 'positiboa' da de Guindosentzat

00:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kostata, baina iritsi da. Espainiako patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek 2015 eta 2016. urteetan lan hitzarmen kolektiboek jaso beharreko soldata igoeren inguruko akordioa lortu dute; 2015ean % 1ekoa izango da igoera, eta 2016an, % 1,5ekoa, aldeek jakinarazi dutenez.

Atzo, bilera egin zuten Juan Rosell eta Antonio Garamendi CEOE eta Cepyme patronaletako presidenteek eta Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiek.

Hilabeteak daramatzate aldeek negoziatzen; alferrik. Astelehen honetan lortu dute ados jartzea. Enplegurako eta Negoziazio Kolektiborako Akordioa (izenpetzear dagoena hirugarrena da) ez da loteslea, eta aholku gisa erabiltzen da hitzarmen kolektiboetan. Estatuko hitzarmen handietan jarraitu ohi da (banketxeetako eta industria kimikoko sindikatu eta patronalak akordioa noiz heldu izan dira), eta baita CCOO eta UGT nagusi diren enpresetan ere.

Soldatak igotzeko klausula, oztopo nagusia

Hitzartutako soldata igoeraz gain, KPIa espero baino gehiago igotzen bada, langileen erosteko ahalmena handitzeko klausula bat egotea proposatu dute sindikatuek. Hala, prezioak % 2,5 baino gehiago garestitzen badira, klausula indarrean sartuko da.

Patronalak, ordea, zalantzan jarri du klausula hori, inflazioa egonkor mantenduko dela uste du eta.

Ultraaktibitatea hitzarmenean sartu edo ez dute eztabaidagai orain. Iraungita dauden hitzarmenetako baldintzak bermatu nahi dituzte sindikatuek, eta bi aldeek batzorde tekniko bat sortu zuten gaia aztertzeko.

Beste bilera bat, gaur bertan

Astearte arratsaldean, berriz bilduko dira bi aldeak, akordioa itxi eta eztabaidagai dauden gaiak adosteko asmoz.

Sindikatuek gaur bertan izenpetu nahi dute. Patronalak, ordea, ez du horrenbesteko presarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Sindikatuen albistea CCOO albisteak UGT albisteak Gutxieneko soldata CEOEri buruzko albisteak