Ekonomia -

2014ko datuekin alderatuta

Prezioek % 0,5 egin dute behera EAEn eta % 0,7 Nafarroan

Aurreko hilabetekoekin alderatuta, Euskadin prezioek % 0,9 egin dute gora apirilean, eta urteko tasak hamarren bat egin du behera. Gasolinak, argiak eta telefonoak hamarren bat igo dute KPIa Estatuan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko inflazioak % 0,5 egin du behera Euskadin apirilean, 2014ko hilabete bereko datuekin alderatuta, eta, ondorioz, urteko tasak hamarren bat egin du behera, aurreko hilabetekoarekin alderatuta, telefono zerbitzuen egonkortasunaren ondorioz, bereziki, iaz merkatu egin baitziren. Aurreko hileko datuen aldean, prezioak % 0,9 garestitu dira apirilean Euskadin, asteazken honetan Espainiako Estatistika Institutuak (INE) kaleratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera.

Nafarroan, kontsumorako prezioek % 0,7 egin dute behera, 2014ko hilabete bereko datuekin alderatuta. Hilabetean % 0,8ko igoera eta urtarriletik hona % 0,2ko jaitsiera erakusten dute datuek.

Estatua

Estatu osoko datuei erreparatuta, prezioek % 0,6 egin dute behera apirilean, 2014ko hilabete bereko datuekin alderatuta, eta Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 0,9 egin du gora, aurreko hilabetekoarekin alderatuta. Horrela, urte arteko tasak hamarren bat egin du gora (-% 0,6an geratu da), telefono zerbitzuaren eta gasolinaren eta argindarraren garestitzearen ondorioz.

Apirilean autonomia erkidego guztietan egin du behera KPIaren urteko tasak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
KPI albisteak