Ekonomia -

Lan gatazka

Ostegun honetako greba bertan behera utzi dute Lanbideko langileek

Lanpostu zerrendaren inguruko desadostasunei irtenbide bat emateko batzorde bat osatzea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.

Lanbideko langileen mobilizazio bat. Artxiboko irudia: EFE
Lanbideko langileen mobilizazio bat. Artxiboko irudia: EFE
Lanbideko langileen mobilizazio bat. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetako greba bertan behera uztea erabaki dute gaur Lanbideko langileek batzarrean, sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak lan gatazkari konponbide bat emateko lantalde bat osatzea adostu eta egun batzuk geroago.

Sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez, lanuztea bertan behera uzteko sindikatuen proposamenari babesa eman diote Lanbideko langileek lurralde batzarretan.

Lanpostu zerrendaren inguruko desadostasunei irtenbide bat emateko batzorde bat osatzea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aste honetan.

Batzordea datorren astean bilduko da aurrenekoz, eta sindikatuetako ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako arduradunek osatuko dute. Josu Erkoreka Gasteizko Exekutiboaren bozeramailea lanpostuen zerrenda ?berriz planteatzeko? prest agertu zen asteartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lanbide