Ekonomia -

Iruzurraren aurkako borroka

EAEn ikuskatutako enpresen % 90ek B kontabilitatea dute

Iruzur Fiskalaren Aurkako Euskadiko Batzordeak antzeman duenez, enpresak B kontabilitatea sistema informatikoak aldatuz ezkutatzen saiatzen dira.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruzur Fiskalaren Aurkako Euskadiko Batzordeak 20 bat enpresa ikuskatu ditu, eta horietako % 90ek, batez ere ostalaritzan eta merkatari txikizkarien sektorean, B kontabilitatea dutela antzeman du. Iruzurra sistema informatikoak aldatuz ezkutatzen saiatzen direla erantsi du batzordeak.

Batzordea Eusko Jaurlaritzako eta hiru aldundietako ordezkariek osatzen dute. Batzordeko kideek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean iruzur fiskalaren aurkako borrokaren 2015eko egitasmoaren helburuak eta irizpideak azaltzeko. Era berean, 2014an zehar egindako lanaren datu batzuk eskaini dituzte.

2014an egindako lanarekin 871 milioi euroko iruzurra antzeman zutela ziurtatu du Antonio Perez Delgado batzordeko presidenteak.

Helburua: Ogasunari behar baino gutxiago aitortzea

Enpresa txikietako “lantokietan” egindako ikuskaritzen “portzentaje handi” batean sistema informatikoak “aldatu” dituztela egiaztatu du batzordeak. “Benetako diru-sarrerekin zerikusirik” ez duten diru kopuruak Ogasunari aurkezteko helburua dute aldaketek.

Enpresetako programa informatikoen aldaketarekin “benetako diru-sarrerekin zerikusirik ez duten kopuruak” aitortzen dituzte arduradunek, batzordeko kideek azaldu dutenez.

Bestalde, iruzurraren aurkako borrokako planean fakturen gaineko kontrol zorrotzagoak egitea aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Iruzurrak bideoak