Ekonomia -

Lan egutegia

Urriaren 7a jaieguna izango da EAEn 2016. urtean

Egun horretan 80 urte beteko dira lehen Eusko Jaurlaritza osatu zela, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 7a jaieguna izango da EAEn 2016. urtean, Eusko Jaurlaritzak aurki onartuko duen lan egutegiaren arabera.

Egun horretan 80 urte beteko dira lehen Eusko Jaurlaritza osatu zela, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru. Horregatik, segur aski egun hori 2016an baino ez da izango jaiegun.

Hasiera batean, abenduaren 26a jaiegun izatea aztertu zuen Jaurlaritzak, baina azkenean laneguna izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Lana Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak 2024ko lan egutegia