Ekonomia -

Berriro industrializatzea

Bi egitasmo berriak onartu dituzte Candyko langileek

Frantziako Urbanext eta Bergarako Lanteko enpresek birziklatze sektorean lan egiten dute. Bi konpainien proiektuak sindikatuei eta Eusko Jaurlaritzari aurkeztu dizkiete.

Bergarako Candy Hoover lantegiaren beharginak. Artxiboko irudia: EiTB
Bergarako Candy Hoover lantegiaren beharginak. Artxiboko irudia: EiTB
Bergarako Candy Hoover lantegiaren beharginak. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bergarako (Gipuzkoa) Candy Hoover lantegia berriro industrializatzeko bi proiektuak onartu dituzte langileek. Aldundiak duela bi aste aurkeztu zituen. Horrela, Frantziako Urbanext eta Bergarako Lanteko enpresetako arduradunak langileekin bilduko dira laster.

Lantegia berriz industrializatzeko bi proposamenak onartu dituzte langileen batzarrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Candyko 70 behargini lanpostu bat emango diete bi egitasmoekin, Aldundiak ziurtatu duenez.

Langileak egitasmoetako arduradunekin bilduko dira, “aurrerantzean eman beharreko pausoak adosteko eta zehazteko”. Mondragon Unibertsitatearen laguntza izango dute horretarako. Bilduren Gobernuak akordio bat sinatu zuen “industrializatze egitasmoak garatzeko”.

Urbanext eta Lanteko enpresek birziklatze sektorean lan egiten dute, eta bi konpainien proiektuak sindikatuei eta Jaurlaritzari aurkeztu dizkiete jada.

Tetrapack

Frantziako enpresak hiri-altzariak ekoizten ditu “tetrapack” material birziklatuarekin, enpresa-batzordeak ekainaren 5ean jakitera eman zuenez.

Material horrekin ekoitzi daitezkeen produktuak aurkeztu ditu Bergaran: eserlekuak, terrazak, loreontzi-euskarriak eta hesiak, besteak beste.

Urtebetean 40 langile hartuko lituzke Frantziako enpresak, eta Candy Hoover enpresaren egungo instalazioak erabiliko lituzke. Bigarren egitasmoa martxan jartzeko beste azpiegitura zabalago bat beharko litzateke, enpresa-batzordeak zehaztu zuenez.

Autoen piezak “berriz ekoizteko” proiektu bat da, baina urtebete edo urte eta erdi beharko lukete garatzeko. 20 edo 25 behargin hartuko lituzke, horren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Lana berriak Frantzia Bergara argazkiak Enpresen albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Birziklatzea Euskadin