Ekonomia -

Marsans auzia

Bost urte eta erdiko kartzela zigorra onartu du Diaz Ferranek

Fiskaltzak 15 urteko zigorra eskatua zuen, baina bi aringarri ezartzea onartu du, eta aldeek adostasuna lortu dute.

Diaz Ferran, gaur hasi den epaiketan. EFE
Diaz Ferran, gaur hasi den epaiketan. EFE
Diaz Ferran, gaur hasi den epaiketan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerardo Diaz Ferran CEOE Espainiako enpresaburuen elkargoko presidente izandakoak bost urte eta erdiko kartzela zigorra onartu du, Marsans auziko alde guztiek akordioa lortuta.

Marsans bidaia agentzia ondasunik gabe uzteagatik Diaz Ferran eta beste bederatzi akusatuen kontrako epaiketa hasi da gaur Auzitegi Nazionalean. Ondasunak altxatzea, iruzurrezko konkurtsoa egitea, dirua zuritzea eta talde kriminaleko kide izatea egotzita, enpresaburuarentzat 15 urteko kartzela zigorra eskatu zuen Fiskaltzak.

Aldeek, baina, akordioa lortu dute. Fiskaltzak bi aringarri aintzat hartu behar direla agertu du akusazio idatzian: delituak egin izana aitortzea eta Marsansen konkurtsoan justiziari lagundu izana.

Angel Cabo enpresaburuari ere zigorra txikitu diote, 5 urte baino ez ditu egin beharko espetxean. Fiskaltzak zortzi urtea galdegin zuen hasieran.

Gainerako beste zortzi akusatuei ere eragin die aldeen arteko akordioak. Ivan Losada Angel Caboren bigarrenak eta Gerardo Diaz Santamaria Ferran Diazen semeak, esaterako, bi urte eta erdiko eta 22 hilabeteko zigorrak onartu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Espainia Iruzurrak argazkiak Epaiketak albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak CEOE