Ekonomia -

Egunkari ekonomikoa

Nikkei japoniarrak 'Financial Times' egunkaria erosi du

Pearson edizio konpainiaren esku zegoen egunkari ekonomikoa eta 1.200 euroren truke saldu du.

Financial Times egunkariak Londresen duen egoitza. Argazkia: EFE
Financial Times EFE
Japoniako talde batek Financial Times egunkaria erosiko du

1:17

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Pearson edizio konpainiak “Financial Times” egunkari ekonomikoa saldu duela iragarri du. Nikkei Inc japoniarrak erosi du egunkaria 844 milioi liberarengatik (1.200 milioi euro).

Pearson konpainiak, edizio mailan munduko handienetako bat, Londreseko Burtsara igorritako oharrak dionez, “eragiketa hainbat baieztapeni lotuta dago, eta 2015eko laugarren hiruhilekoan ixtea espero da”.

Salmenta akordioak ez du jasotzen Financial Times egunkariak Londres erdian duen eraikinaren salmenta, ez eta Pearson konpainiak “The Economist” taldean duen %50eko parte hartzea. Akordioaren baitan daude papereko edizioaren eta edizio digitalaren salmenta, bai eta, ondorengo argitalpenen salmenta ere: Investors Chronicle, The Banker, MandateWire, Money-Media eta Medley Global Advisors.

Oharra kaleratu ondoren, Pearsonen akzioak % 2,40 igo dira Londreseko Burtsan eta 12,38 liberatan (17,5 euro) kokatu dira.

1844an sortu zen Pearson eta lau urte beranduago, 1888an, argitaratu zen lehen aldiz “Financial Times” egunkaria. Orain 60 urte erosi zuen Pearsonen egunkari ekonomikoa. Egun, 720.000 ale, paperean zein digitalean, saltzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua argazkiak Japonia argazkiak