Ekonomia -

Gobernu Zentralak igotzen badu

Eusko Jaurlaritzak ere funtzionarioen soldata %1 igoko du

Josu Erkoreka Gasteizko Exekutiboaren bozeramaileak adierazi duenez, Rajoyren Gobernuak funtzionarioen soldatak igotzea erabakitzen badu, Jaurlaritzak gauza bera egingo du Euskadin.

Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak argi utzi du, Rajoyren Gobernuak debekua kendu eta 2016. urtean funtzionarioen soldata %1 igotzen badu, Jaurlaritzak igoera bera aplikatuko duela Euskadin. Neurri honek 70.000 langileri eragingo die Euskal Autonomia Erkidegoan.

"Aurreikuspenakbaieztatzen baldin badira, Eusko Jaurlaritzak, neurri horiek Aurrekontuetan jasoko ditu", esan du Josu Erkorekak.

Neurriak Euskadin bideragarriak izan daitezen, 2016an funtzionarioen soldatak %1 igotzeko aurreikuspen nahikoak jasoko dituztela ere, bermatu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Bestalde, 2012ko aparteko ordainsariaren bigarren laurdena kobratu ahal izateko, aurrekontuko diru-hornidurak onartuko dituztela, esan du Josu Erkorekak.

Erabakia kritikatu du ELAk

Bestalde, soldata igoera “hauteskundeei begira” hartutako erabakia dela kritikatu du ELA sindikatuak. Neurriarekin “murrizketa politikak eta lanpostuen deuseztapena” ezkutatu nahi dituztela salatu du sindikatu abertzaleak

Estatuko Administrazio Publikoaren Mahai Orokorrak bilera egin du gaur, Madrilen. Batzarrean parte hartu eta bukatu ondoren emaitza baloratu du ELAk agiri batean.

Soldata igotzeko proposamena egitea aurpegiratu dio sindikatu abertzaleak PPren Gobernuari. Espainiako Exekutiboak “Europarekin murrizketa berriak egiteko konpromisoa hartu du”, ohartarazi du ELAk. Sindikatuaren ahotan, Gobernu zentralak “defizit publikoa BPGren 1,4ra arte murriztu nahi du 2017an”. Horrek “30.000 bat milioi euro” gutxiago xahutzea suposatzen duela azaldu du ELAk.

“PPren Gobernuko politika antisozialak ez jarraitzeko” eskatu die ELAk Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eta udal eta foru erakundeei. Zentzu horretan, “euren erabakitzeko esparrua defendatzeko” eskatu die, “Espainiako Gobernuaren ildoak ez jarraitzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Funtzionarioak bideoak Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Soldatak