Ekonomia -

Abuztuko datuak

Langabezia igo egin da EAEn, eta jaitsi Nafarroan

Espainiako Estatuan ere igo da langabeen kopurua, urte erdiz jaitsi eta gero, abuztuan uztailean baino 21.679 langabe gehiago zenbatu baitituzte.

EAEko langabezia %1,2 igo da abuztuan Lan Ministerioaren arabera

1:34

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko zerbitzu publikoetan izena emanda dauden langabeen kopuruak gora egin du abuztuan, uztailean baino 1.896 langabe gehiago zenbatu baitituzte. Horrela, sei hilabeteko beherakadari amaiera eman zaio. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 155.769 langabe zenbatu dituzte abuztu amaieran.

Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak argitaratutako datuen arabera, 2014ko abuztuko datuekin alderatuta, 13.419 langabe gutxiago daude EAEn; hau da, % 7,93ko beherakada izan da.

Nafarroa

Langabeziak behera egin du Nafarroan abuztuan, uztailean baino 563 langabe gutxiago zenbatu baitituzte; % 1,33 gutxiago, hain zuzen ere.

2014ko hilabete berean baino 4.435 langabe gutxiago zenbatu dituzte (% 9,6 gutxiago). Guztira, beraz, 41.767 langabe daude Foru Erkidegoan.

Espainiako Estatua

Espainiako Estatua osorik aintzat hartuta, enplegu zerbitzu publikoetan zenbatutako langabeen kopuruak gora egin du abuztuan, aurreko hilean baino 21.679 pertsona gehiago zenbatu baitituzte langabezian. Sei hilabetez behera egin ostean, goranzko joera hartu du orain. Guztira 4.067.955 langabe daude, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakitera eman duenez.

Urte arteko datuari dagokionez, 2014ko abuztuan baino 359.975 langabe gutxiago daude. Beraz, epe horretan eman den beherakada handiena izan da 1996tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Lana Espainia albisteak