Ekonomia -

Euskal industria

Jaurlaritzak 8 milioi inbertituko ditu Ezkerraldean eta Oiartzualdean

Indartu programaren inbertsioa Europako Batzordeak alde behartsu bezala izendatutako eskualdeetara bideratuko da.

Arantxa Tapia, Javier Zarraonaindia eta Alejandro López Gárcerro. Argazkia: EFE.
Arantxa Tapia, Javier Zarraonaindia eta Alejandro López Gárcerro. Argazkia: EFE.
Arantxa Tapia, Javier Zarraonaindia eta Alejandro López Gárcerro. Argazkia: EFE.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 8 milioi euro bideratuko ditu Europako Batzordeak "alde behartsu" izendatu dituen EAEko bi eskualdeetara, Gipuzkoako Oiartzualdera eta Bizkaiko Ezkerraldera, hain zuzen ere.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak Indartu programa aurkeztu du Bilbon, "alde behartsu" izendatutako eskualdeetan lanpostuak sortzeko dirua bideratuko duena.

Euskadiren kasuan, bi dira izendapen hori jaso duten eskualdeak: Oiartzualdea (Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani) eta Ezkerraldea (Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Trapagaran, Ortuella, Abanto, Zierbena, Muskiz, Alonsotegi eta Erandio).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Enpresen albisteak Industria