Ekonomia -

Euskal industria

Euskal industri jarduera % 4,7 gehitu zen uztailean

Lurraldeka, Araban % 1,7, Gipuzkoan % 4,3 eta Bizkaian % 6,6 izan da Industri Produkzioaren Indizearen bilakaera positiboa.

Artxiboko irudia: Argazkia: EiTB.
Artxiboko irudia: Argazkia: EiTB.
Artxiboko irudia: Argazkia: EiTB.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eustaten datuen arabera, 2015eko uztailean % 4,7 gehitu zen Euskal industri produkzioa, 2014ko hil beraren aldean. 2015eko lehen zazpi hiletan % 3,4ko hazkundea izan da.

Urtaroen eragina zuzenduta, % 0,3 gehitu zen euskal industri produkzioa, 2015eko aurreko hilarekin, ekainarekin, alderatuta.

2015eko uztaileko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, aldakuntza positiboak izan ditu industriaren lau sektore handietan: kontsumo-ondasunak % 6,2, kontsumo-ondasun iraunkorrak % +24,3, ez-iraunkorrak % -0,7, ekipo-ondasunak % 8,0 gehitu dira, bitarteko ondasunak % 0,2 eta energia % 10,3.

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen arteko hazkundeari dagokionez, 2015eko uztailean, urte artean, makineria eta ekipoa % 11,9 igo da, energia elektrikoa, gasa eta lurruna % 10,7 eta garraio materiala %6,1. Jaitsierei dagokienez, kautxu eta plastikoak % 3,3 moteldu dira, eta metalurgia eta metalezko produktuetan % 2,0.

Lurraldeka, Araban % 1,7, Gipuzkoan % 4,3 eta Bizkaian % 6,6 izan da Industri Produkzioaren Indizearen bilakaera positiboa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Industria sektorea