Ekonomia -

2012an bertan behera utzitakoa

Gobernuak hurrengo asteetan itzuliko du aparteko lansariaren %26,2

Espainiako Gobernuak aparteko kredituak ahalik eta arinen onartzeko eskatuko du, 2012. urtean bertan behera utzitako aparteko paga ordaintzeko.

Soraya Sáenz de Santamaría Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE.
Soraya Sáenz de Santamaría Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE.
Soraya Sáenz de Santamaría Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministro kontseiluak aparteko kreditu eta gehigarriak urgentziaz onartzeko eskatu dio Estatu Kontseiluari, 2012. urtean langile publikoek jaso ez zuten aparteko lansaria ordaintzeko. Irailaren 11ra arteko epea jarri dio Gobernuak Estatu Kontseiluari.

Soraya Saenz de Santamaría Espainiako Gobernuko presidenteordeak iragarri duenez, administrazio publikoek 2015eko ekitaldian egingo dute ordainketa.

Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, ordainketa 252 milioi eurokoa izango da. Gobernuko presidenteordearen arabera, 'momentu honetan ordaintzeko aukera dago, Estatuko defizitaren bilakaera ona izaten ari delako. Uztailera arte % 16ean txikitu zen defizita'.

Bestalde, bertan behera utzi zen  'mosocos' eguna berriro ere martxan egongo da, eta antzinatasunarengatik gozatu daitekeen egun librea, 'canosos', berreskuratu egingo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Funtzionarioak bideoak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Ekonomia berriak