Ekonomia -

2012an kendutakoa

Funtzionarioen aparteko sariaren % 26 urrian ordainduko dute

Ordaintzeke geratuko den gainerako % 50a bi zatitan emango dute 2016an.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun eta Administrazio publikoko ministroa. Argazkia: Efe
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun eta Administrazio publikoko ministroa.
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun eta Administrazio publikoko ministroa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak baieztatu du 2012an funtzionarioei kendutako aparteko sariaren % 26 ordainduko dutela "urriaren hasieran", eta gainerakoa bi zatitan emango dutela 2016an.

Ministroen Kontseiluak gaur onartu du Errege Dekretua aipatu sariaren bigarren laurdena ordaintzeko, eta horretarako baimena eman die administrazio publikoei, aurrekontuak hori egiteko aukera ematen badie, aurretik eman ez zietena orain ordain diezaieten.

Bestalde, Montorok esan du dekretu horren bitartez erabilera libreko egunak, bertan behera geratu zirenak, ere berreskuratuko dituztela. Hala, norberak hartzeko egun moduan aurretik zituzten beste egunetako bat itzuliko zaie, eta urtarrilaren 31 arte izango dute erabilgarri.

Ordaintzeke geratuko den gainerako % 50a bi zatitan emango dute 2016an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Funtzionarioak albisteak