Ekonomia -

Mahats bilketaren jaia

Arabako Errioxako ardoaren esportazioa 2,2 milioi litro hazi da

Erresuma Batuan saldu da gehien, AEBren eta Txinaren aurretik. Uzta berriari dagokionez, Nekazaritza sailburuordeak esan du aurten mahats gehiago eta kalitate bikainekoa bilduko dela.

Bittor Oroz Nekazaritza eta Landa Garapenerako sailburuordea. Argazkia: EiTB
Bittor Oroz Nekazaritza eta Landa Garapenerako sailburuordea. Argazkia: EiTB
Arabako Errioxako ardoentzako berezko izendapenaren bila dabiltza

1:33

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Errioxako ardoaren esportazioa 2,2 milioi litro handitu da 2015eko lehen seihilekoan aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Guztira, 27 milioi litro saldu dituzte ardogileek kanpora urteko lehen seihilekoan eta 66 milioi euroko fakturazioa izan dute, 2014ko lehen seihilekoan baino 5,5 milioi euro gehiago.

Erresuma Batua da Arabako Errioxako ardoaren esportazioen helmuga nagusia -17,5 milioi euro-, AEBren eta Txinaren aurretik. Merkatu berrien artean, bestalde, Kanada eta Irlanda azpimarratu ditu Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura politiketako sailburuordeak.

Arabako Errioxako mahats bilketaren jaia ospatzen ari dira gaur Eltziegon eta bertan egin ditu adierazpenok Bittor Oroz sailburuordeak. Haren esanetan, esportazio datuak "onak" dira eta "Eusko Jaurlaritzak nazioarteratze estrategiarekin jarraituko du".

Uzta berriaz galdetuta, Bittor Orozek azpimarratu du orain arte jasotako mahatsaren kalitatea "oso ona" dela eta, ziur aski, "kalitaterik gorenekotzat" kalifikatuko dute. Azken egunotan Arabako Errioxan egindako euri eta txingor denboraleak eragindako kalteak ikusi zain, Orozek nabarmendu du aurten mahats gehiago eta kalitate bikainekoa bilduko dela

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Herriko ardoa azken ordukoa Arabako Errioxa