Ekonomia -

Ekimena

Gasteiz etxegabetzerik gabeko hiri izendatu du Udalbatzak

Alderdi guztiek bozkatu dute mozioaren alde, PP izan ezik. Kaleratzeak Stop elkarteak zoriondu egin du ekimena.

Etxegabetzeen aurkako protesta bat. EiTB
Etxegabetzeen aurkako protesta bat. EiTB
Etxegabetzeen aurkako protesta bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteiz etxegabetzerik eta enkanterik gabeko hiri izendatu du Udalak, PPk ez beste alderdi politiko guztiek horren alde bozkatuta.

Kaleratzeak Stop elkartean azaldu duenez, ekimena EH Bilduk eta PSEk sustatu dute, eta EAJk, Hemen Gaudek eta Irabazik ere babestu dute.

Etxegabetzeen aurkako plataformak zoriondu egin du ekimena, eta hemendik aurrera gasteiztarrek Udalaren kolaborazioa izatea espero duela adierazi du, "inork etxea gal ez dezan".

Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek pobreziaren eta desberdintasunen aurka aurkeztutako dekalogo baten baitan dago mozio hau.

Gasteizen ostean, gainerako hiriburuei eta udalerriei ere ekimenarekin bat egiteko deia egin die Kaleratzeak Stopek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Kaleratzeak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Albisteak Etxebizitzen merkatua