Ekonomia -

Volkswagenen iruzurra

Seatek ibilgailu eraginkorraren laguntzak itzuli beharko ditu

Industria ministroaren esanetan, Volkswagen taldeak bere horretan mantenduko ditu Espainian aurreikusita zituen inbertsioak.

Soria ministroa
Soria ministroa
Soria ministroa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria, Energia eta Turismo ministro Jose Manuel Soriak gaur esan duenez, Espainiako Gobernuak Seati ibilgailu eraginkor gisa jasotako laguntzak itzultzeko eskatuko dio, isurketa kutsagarrien iruzurrarengatik eragindako autoak direla eta.

Soriak azaldu du euren motorren isurketen datuak aldatu dizkieten ibilgailuen zerrendaren zain daudela (Espainian zein Espainiatik at ekoitzi eta saldutakoak). Zerrenda hori auto-konpainiak igorri behar die.

Halaber, ministroak adierazi du Volkswagen taldeak ziurtatu egin diola Espainian aurreikusita zituen inbertsioak bere horretan mantenduko dituela, eta isurketa kutsagarrien iruzurrak ez diela jarduerari eta enpleguari eragingo.

Soriak jakinarazi duenez, etengabeko harremanetan dago Alemaniako Volkswagen taldearekin zein Espainiako Seatekin, eta biek ala biek ziurtatu diotela orain dela aste batzuk aurreratu zituzten Espainian egin beharreko 3.300 milioi euroko inbertsioak mantendu egingo direla.

Inbertsioak mantendu egingo dira, eta egoerak "ez dio eragingo pentsatuta zuten jarduerari, ezta enpleguari ere", gaineratu du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Iruzurrak argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen albisteak Euskadiko kutsadura Automobilgintzari buruzko albisteak