Ekonomia -

Volkswagenen eskandalua

PIVE planaren laguntzak bueltatzea eskatuko dio Industriak Volkswageni

Horrenbestez, manipulatutako ibilgailu bakoitzeko 1.000 euro inguru itzuli beharko dizkio Volkswagenek Espainiako Gobernuari.

Volkswagen
Volkswagen
Volkswagen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria Ministerioak PIVE planaren bitartez emandako diru-laguntzak itzultzea eskatuko dio Volkswageni. Dagoeneko Estatuko Abokatuarekin elkarlanean ari da, auzia bideratzeko.

Isurketak manipulatzeko softwarea zeramaten auto bakoitzeko 1.000 euro inguru bueltatu beharko dizkio Volkswagenek Espainiako Gobernuari.

Manuel Soria ministroak adierazi du “kontsumitzaileak engainatuak” izan direla eta, beraz, automobil ekoizleari eskatu behar zaiola kalteak ordaintzea.

Soriak aurreratu du Volkswagen prest dagoela jasotako laguntza publikoak itzultzeko.

PIVE planari esker, ibilgailuen erosleek 2.000 euro inguru jasotzen zituzten eta horietatik 1.000 Estatuko Aurrekontuetatik bideratzen ziren.

Bestalde, Soriak iragarri du isurketak manipulatzeko softwarea duten ibilgailuak Espainian saltzeko debekua ezarri dio Volkswageni.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak albisteak Espainiako Gobernua Alemania albisteak Iruzurrak berriak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Dirulaguntzak Automobilgintza Euskadiko kutsadura Volkswagen albisteak